XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BENTURA - (Sarturik) Praisku! Zuri deika ari naiz, zure billa nabil eta ez duzu txintik ateratzen. Nun ziñan?... Stalin gizarajoa!

PRAISKU - Emen, jauna! Gortu xamarra, ori bai!

BENTURA - Bazkaldarrak nora joan diran ba aldakizu...?
PRAISKU - Anka egin dute. Or ikusi ditut kale kantoian eroturik bezela aintxintxika zijoazela. Ez dakit nun ezkutatu diran...

BENTURA - Orrek argitasun zerbait ematen dit.... (Beatza bekokian jarriaz) Geldi zaite emen, Praisku, ni etorri bitartean, telefonoz deitzera noa. Eureka! (Bijoa).

PRAISKU - Stalin gizarajoa! Ezin aztu dut. Mundu ontan ez da poz bizi aundirik... (Bat batean) Bueno... aditu izan dut bazkaldarrak batzuetan eskupekoa plater azpian utzi izaten dutela. (Plater azpi guziak alperrik ikertuaz) Jas! Orain ere kale! Txuri! Neretzako ez da iñun dirurik! Pobretako jaioa naiz. Noan, noan!

LETRADUA - (Estu ta larri sabelean eskuak jarriaz) Alare! Libratu naiz! Ai ene! Nere tripako miña!. (Bere gorputza eserleku gañean etzanik) Iltzera nijoala uste izan dut.

INJENIERO - (Sarturik) Milla demonio! Diabru zikiña! Au al da barrua ustutzeko xixtema! Ia barru guztia lertu zitzaidan. Ai! Perretxiko madarikatuak! (Eserlekuan jarririk).

ZENON - (Sarturik) Ai amatxo! Ori esan, ori. Nere bizi guzian ez dudala geiago perretxikorik jango zin egiten dut. Nere otzikara ta gorako okagarria... (Gorakoa egiñez) O! Au nazka!

DIPUTADUA - (BENTURA'ri) Ez dizut ezer geiago esan nai. Ez kejaz eraso. Nik ez dut miñik nabaitzen. Beraz gaitzerdi. Zu ez al zera medikuarengana joan gu bezela?

BENTURA - (Txunditurik) Baiñan zertara joan bear nuan nik medikuarengana?...

INJENIERO - Zure zakurra oñaze artean iltzen ikusi duzula ere ez!
LETRADUA - Miñez lertuta ikusi ta gero!
ZENON - Gutxienez esaiguzu zakurra nola garbitu dan, azkenean...

(Bijoa. Kale aldetik antsi, oiu ta zinkuriñak entzun bitez eta bereala bazkaldarrak banaka sar bitez).

(Bere burua sillaren gañera botiaz. DIPUTADU jaunarekin batera sar bedi BENTURA ere).